1. |
Goldearena
02:23
|
|||
2. |
Armairuarena
04:03
|
|||
armairu horretan ongi gorderik
armairu horretan da gorderik
giltzarik ez da, ez du beharrik
giltzarik ez da, ez beharrik
bidea oinatzez estaltzen gara ari
ez da duzuna behar duzunik
duzula jakin nahi duzu, hori bakarrik
bidea oinatzez estaltzen gara ari
|
||||
3. |
Lokatzarena
03:42
|
|||
lokatzez gainezka etxea
ibaiak eztanda egin du
eta gurea zen ardura
ibaiak gainezka egin du
saiatu garbitzen
tematu markarik ez uzten
indartu leiho eta ateak
lokatzari lekurik ez uzten
eta berriro zaitudala hemen
kolpe batez dena lokazten
baina behin betiko ez da ezer
lokatzak hutsunea bete arren
lokatza kanpora atera
baina berdin du jada
horma nola lokatzaz
barnea markaz betea da
horma nola lokatzaz
barnea markaz
|
||||
4. |
Perimetroarena
03:23
|
|||
kolpeen perimetroa zenbatekoa den berdin dit
baina bion ubelduren arteko kristalari zein eskuk eusten dio?
inoren agendan agertzen ez zen bidegurutzeak
semaforo denak piztuak ditu intermitentean
uhalak laxatuta, bihotzak barrurantz
eta gure neurriko zapatarik ez
ez dakit zein betaurrekorekin begiratu behar digudan
zer komeni den eta zer ez den komeni
zer, noiz, nora, nondik, nola, zertarako
nori, noiz arte, noiz arte, noiz arte
baina komeni den dena ez denez komeni zaiguna
eta komeni den dena denez komeni zaiona
honek denak segituko du izaten
sekula eginen ez dizudan deiaren zati bat
|
||||
5. |
Norabidearena
03:16
|
|||
galdetu zenidan nondik iristen den
galdetu zenidan, baina erantzunik ez
galdetu zenidan bide laburra zein den
galdetu zenidan, baina erantzunik ez
galdera bat
irekitzen hasi da zauria
berandu da
galdera bat
eta espero ez zenuen erantzuna:
gaur eta orain ez
eskatu zenidan eta eskaintzekorik ez
eskatu zenidan eta emateko deus ez
|
||||
6. |
Xirarena
04:44
|
|||
ateri da kanpoan eta
barnea ere dago berdin
ilusioa barrutik eramateko gai den jendea
ilaran
ilaran
ilaran
magalean eramanen dut beti
atzokoaren zati bat
baina mihise izateari utzi dio denborak
ilaran
ilaran
ilaran
eta zure antzera mintzo naiz orain
zuri inongo baimenik eskatu gabe
xira luze beltz bat soinean
eta zure antzera bizi naiz orain
ia-ia lurra ere ukitzen duen
xira luze beltz bat soinean
xira luze beltza
|
||||
7. |
Aitzurrarena
02:23
|
|||
kolpatu eta atzera bota
kolpatu eta atzera bota
etengabe atzera bota
etengabe atzera bota
aitzur bat lurraren kontra
aitzur bat lurraren kontra
aitzur bat buruaren kontra
aitzur bat
sartzeko atera behar
ateratzeko hustu behar
husteko kolpatu behar
aitzur bat
zaintzeko hazi behar
hazteko itxoin behar
itxoiteko denbora behar
aitzur bat
|
||||
8. |
Erreminarena
03:45
|
|||
hildakoek ez dute esango
bizi hura hobea zenik
bizirik gauden bitartean
haragitzen bi-hiru egi
egon, isilik egon
entzun, ez egin besterik
denborak leuntzen du harria
urruntasunak edertzen paisaia
larrutik ordaindu genuen larru haien pean
larrutik gozatu genuen, hain goian hain behean
beste norbait ginenean beste norbaitentzat
orain ez dut zuretzat erremina besterik
faltan hartzen zaitut, baina ez dut nahi zu itzultzerik
faltan hartzen zaitut, baina ez dut nahi su itzaltzerik
|
||||
9. |
Zitekeenarena
03:04
|
|||
harri txiki batzuk biltzen ditu nire esku ahurrak
poltsiko txikienean ere kabitzen diren horietakoak
mahai gainean utzita, bilatu dizkizut betzuloak
hor daude ondoko paretan
esku bateko hatz lodiaren eta ondokoaren puntak elkartuta
bigarren eskua jarri duzu lehenengoaren gisa berean
lau hatzek elkartzean sortu duten zulotxora
hurbildu duzu begi bat eta
hor topatu dituzu bestaldean
soineko urdin bat, galtzerdi zulodunak eta bi begi arrunt
|
||||
10. |
Litekeenarena
01:28
|
|||
harri txiki batzuk biltzen ditu nire esku ahurrak
poltsiko txikienean ere kabitzen diren horietakoak
maite duzu pentsatzea horrela dela
izan daitekeen horren denaren gordailu dela bat bera
|
Streaming and Download help
If you like Ibil bedi, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp