1. |
Beltxarga beltza I
00:37
|
|||
2. |
Lorerik gabe
02:52
|
|||
Nork bere gela zaindu gabeko egunak
gordetzean pilatu ohi zaizkigunak.
Ohea bete ondotik barre eta bizarrez,
kasu, estaliko duzu erretako loreez.
Ohartu orduko…
Ez sekula bihurtu kanpokoa zutabe
utziz korridorea osorik zu gabe.
Ez dadila izan inor etxean zu beste.
Ohartu orduko: ez lore, ez lanpara, ez erbeste.
|
||||
3. |
Basozain
03:51
|
|||
Urte asko eman ditu basoa zaintzen.
Zuhaitzei gora begira itxoiten.
Ez ditu gauzak argi, are ilunago orain;
oraindik ere hori posible bada.
Hanpatuak ditu zainak odolez. Dolorez.
Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez.
Eta gora egiten du ahal duen guztietan,
baina ez du ezer ikusten.
Enpatia basoa mozten hasi da
eta zurekin amestu du gizonak.
Zurekin, soilik zurekin.
Zurekin, beti.
Piztu da piztia eta ez dago atzera bueltarik.
Ez da hemen jainkorik hau gelditzeko gai denik.
«Hitza hitz» dio zeruko pintada handiak,
hastear da ikastear dugun garai berria.
Enpatia basoa mozten hasi naiz
eta sexuarekin amestu dut orain.
Zurekin, soilik zurekin.
Zurekin, beti.
Basoa naiz, basoa nauzu.
|
||||
4. |
Egurrezko eskuotan
04:31
|
|||
Klimt-en koadro etzan bat,
teilatu arteko balts bat,
zurea ez den izen bat daraman buzoia.
Egurrezko eskuotan.
Grabadora bat errauts artean,
hogeita hiru giltza urrezko,
inprobisazioak orbelaren gainean.
Egurrezko eskuotan.
Mila laurehun hitz elkarren ondoan,
maleta horiaren janari.
Goilaraz eginiko tunel luzea.
Egurrezko eskuotan.
Ez nazazu kanta inori.
Egurrezko eskuotan.
|
||||
5. |
Hiraeth
02:36
|
|||
Mugak ikasteko argibideak aukeran.
Itzuliko dira, baina, bitartean, kartzela.
Nostalgiari nostalgia eta ahanzturari ahanztura.
Nostalgiari nostalgia.
Itzuliko dira hostoak lurrera,
eta esferak, labeak, sormen ustela.
Nostalgiari nostalgia eta ahanzturari ahanztura.
Nostalgiari nostalgia.
Etorri zara eta jada ez dago ezer.
Begiak hutsik, zulo garbiak;
eta eskua luzatu didazu estu, hotz eta estu.
|
||||
6. |
Huts
03:16
|
|||
John K Samson eta negar egin,
eta ez dakit zu zaren ala ez naizen ni.
Saiatu naiz, zinez, baina ezin.
Saiatu naiz, zinez, baina ezin.
Erantzunei iskin egin.
Hitz gutxi besoetan,
hitz gutxi sorbaldetan,
hitz gutxi begipean.
Hitz aski saihetsetan.
Urrian Oldseed, joan da azaroa.
Azalean kristal zatiak.
Bermerik ez dut baina.
Luzatu nahiko nuke denbora,
gezurrik ez esan.
Hitz gutxi besoetan,
hitz gutxi zimurretan,
hitz gutxi begipean.
Hitz aski saihetsetan.
|
||||
7. |
Orain bat gara
03:42
|
|||
Behatzak hotz, leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.
Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.
Giltzapean bildu duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.
|
||||
8. |
Urrobi
02:53
|
|||
Lotzen zaituen hori bilatu
eta bidea ederra izatea.
Duzun ustezko ziurtasuna
begietan ez da ikusten.
Lotzen zaituen hori aurkitu
eta zinez atsegina izatea.
Zabaldu dituzu besoak.
Harri sendo bat da
uretan diren bi hankek
behar duten guztia.
Urrobi errekaren erdian.
Autoa gelditu dut bazterrean.
Dena hausteko zorian ote da?
Zabaldu ditugu besoak.
Harri sendo bat da
uretan diren bi hankek
behar duten guztia.
Urrobi errekaren erdian.
|
||||
9. |
Enegarrenez
01:36
|
|||
Enegarrenez zaindu dizkizut loreak.
|
||||
10. |
Eskerrak bideari
05:42
|
|||
Uda korrika zebilen
eta gu esperoan.
Dena eginda al geneukan?
Dena bukatu da?
Azpeititik mezu bat,
Manex, Julen, Ekain.
Death Cafe-rik ez, baina
maitasuna tonaka.
Baionako leihoan
otsailak hamaika.
Kafeak eta balalaika
eta bi lagun zakuan.
Ireki ez ixteko, denbora zaindu.
Irri egiten ikusi zaitut.
Iruñeko balkoian,
San Fermin da egun.
Dantzan ez zaude, baina
alboan bi lagun.
Irunberrin iraila,
lagunak etxean.
Bi datozkit burura
eta zigarroaren kea.
Ireki ez ixteko, denbora zaindu.
Aita, ama: zuena da garaipena.
Eskerrak bideari
eta eskerrak.
|
||||
11. |
Beltxarga beltza II
00:36
|
|||
Espero gabe gertaturikoak dakarzkigu hamaika komeri.
Beltxarga beltza, ze erokeri.
Bideak darrai eta ibil bedi.
|
Streaming and Download help
If you like Ibil bedi, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp