We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Berandu baina garaiz

by Ibil bedi

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    "Berandu baina garaiz" lanaren CDa, craft kartoizko diseinuarekin.

    Includes unlimited streaming of Berandu baina garaiz via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days

      €10 EUR or more 

     

1.
Beterik gatoz sendagaiz gu prest gaude eta hi non haiz? Bidea hasi da eta ibil bedi, berandu da baina garaiz.
2.
Agur 03:26
Irabaztera usatu naiz zeru urdinen azpian orain aterperik ez euria ari denean leihoak eta ateak beti itxiak barnean Irabaztera usatu ta galtzen ikasi behar orain Agur esango dinagu behar den solemnitateaz Agur, agur, hil ezan hire burua hil nazan, hil dezagun elkar beldurtzen nau beldurrak eta izutzen nire izaerak zuk gehiago dakizu nitaz nik dakidana baino burumuina kolpatzen, azal gogorra sakon zulatzen irabaztera usatu eta galtzen ikasi behar orain Agur esango dinagu behar den solemnitateaz Agur, agur, hil ezan hire burua hil nazan, hil dezagun elkar Ta orain ez zaitut ikusten zabaltzen ditut nire leihoak eta zu zintudan gida-liburu eta orain orri guztiak erre ditut
3.
Sua 04:33
Argia ez da martxan, sua itzali da, baina sugarrak hor dira. pantailak dio: aldatu egin zara baliteke egia izatea, maitea Hitzek ez dute gaur konpontzen gure gau sentitu nahi zaitut behar zaitut lagun nire alboan kilometroak luzeak dira egunak emeki igarotzen dira urrun zaudela sentitu nahi zaitut behar zaitut lagun nire alboan Eguzkia sartu da sofan bakarrik naiz enaiz gai, gogorik ez bihar esnatuko naiz Suari ura bota diogu argirik ez gauaz sugarrak hor dira, alta haizea da falta
4.
Hariak 04:00
Txikitan eskaturiko desioen antzera, ilusioz egin zion harrera. Haria lotuta. Zuri-beltzez etorri zinen jantzia, arin, mendialdeko lore hori bat eskutan Hiru hari. Atzera begira hegoaldetik beste pare bat didate luzatu, betidanik hor izan baina oraingoan ihes eginen ez dutenak. Inoiz baino luzeago daude orain hariak, inoiz baino tenkatuago. Lasai, ikasiak gaude dagoeneko korapilo onak egiten. korapilo onak egiten Hariak lotuta
5.
Zaldi zangarra zinen, zapatak zoruan, zangoak zuzen, zintzoki zu zeu. Zu zara? Ziur zu zarela? Gauzak argi izatearen eztenak Zaindu zaitez: zenbatu zuloak, zaindu zure zelai zabalak, zure zizare zikinak, zure zirrarak, zure zirriborro zoragarriak. Zu zara? Ziur zu zarela? Gauzak argi izatearen eztenak Zabaldu zure zaborrak, isiltasunak dakar galera ireki leihoak eta hondoratu zaitez gora, gogor zena ahul da gaurkoan.
6.
Ihesean 04:39
Bizitakoak gordetzeko duen poltsikoari so, isilik geratu zara. Zuloa ikusi diozu eta ez dakizu zenbat daraman horrek hor. Begiek irribarretik bezala, denak egin du gaur ihes. Zure poltsiko betean jarri duzu segituan begirada eta gehiegi pentsatu gabe, zulo txiki bat egiten hasi zara. Ihesean hasi dira peajeak, gaueko ordu txikiak ezagun zaizkizun izara batzuk eta tona bete ilusio. Ihes egin dute ximeldutako hamar kantuk Larraungo urek eta baita hamaikagarren kantuak ere. Ekin diozu zuloa handitzeari, astiro eta amorruz. Geroz eta sakonagoa, inor gutxik josten jakinen duen horietakoa.
7.
Gaindosia 03:11
Bai, hori zen goizean kezkatzen ninduena hori zen, goizean... Gauza guztien gainetik nuen neure burua, baina berriz ere desiratzen zaitut Zure arreta guztia nahi dut niretako, baina zertarako eskatu nik eman ezin dudana? Urrats zehatzek bidea egina dute, autorik ez, gasolina usaina Segurtasun gaindosiak hondoratu nau gora, zaindu ezazu zeure burua. Txute pare bat eta zuretzako zer? nik gehiegi eta zuk ezer ez zaindu ezazu zeure burua, nik gehiegi dut nirearekin. Bai, hori zen goizean kezkatzen ninduena, hori zen, goizean Barnean egote hutsarekin aski zait, barnerik ez eta kanpoalderik ez duen toki bakarraren barnean.
8.
Ama 04:31
Negua heldu zaigu bizkor Egia esan goizago Abenduak 19 ditu Gaur ez zaitut deitu Txiste bat, muxu bi pantailan “Comete la vida”ren bat “Disfruta de la vida txabal” Zurea bukatu da Bob Dylan ikusi genuen Oroitzen zara zeinen txarra? Bruce Springsteen nirekin ikusi Nahi zenuela badakit El canto del locoren bat Iruñeko zezen plazan Patti Smith Donostian eta Green Day Bartzelonan Musikarena Aitarena “La gracia y el salero” zureak Hamaika kontzertu zurekin eta Orain malko eta irriak Gaur ez zaitut alboan, distantzian, eta ezinen dizut besarkadarik, muxurik eman Maite zaitudala ez nizun nik sekulan esan Hartu kantu hau maite zaitut baten gisan Baina hor zaude, nire kantu bakoitzean.

credits

released June 6, 2019

Amorotoko Musikorta estudioan Xabi Navarro "Jota"k sukaldatua 2019ko maiatzean.

Musika: Ibil Bedi
Hitzak: Amets Aranguren, Ibai Osinaga

license

tags

about

Ibil bedi Navarre, Spain

contact / help

Contact Ibil bedi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Ibil bedi, you may also like: